5 Çatozte, jan çaçue ene oguia eta edan çaçue çuençat xuxendu dudan arnoa.
6 Utz çaçue haurtasuna, eta bici çaitezte; eta ibil çaitezte umotasunaren bideetaric.
7 Trufariaren irakasten hari denac, bere buruari eguiten dio irain; eta gaixtaguinari erançuten dioenac, bere burua nothatzen du.
8 Ez bioçoçu trufariari erançun, beldurrez-eta hastia çaitzan: çuhurrari erançun dioçoçu, eta maite içanen çaitu.
9 Bidea emoçu çuhurrari, eta çuhurragoturen da; çucena irakatsoçu, eta hartara lehen-bai-lehen eguinen du.
10 Jaunaren beldurra da çuhurciaren hastapena, eta umotasuna da sainduen jaquitatea.
11 Alabainan ene bidez luçatuco dira çure egunac eta berhatuco çure bicitzeco urtheac.