18 eta honela mintzatu zitzaien israeldarrei: «Hona zer dioen Jaunak, Israelen Jainkoak: Nik atera nuen Israel Egiptotik, eta nik askatu zintuztedan, zapaltzen zintuzteten egiptoar eta gainerako erreinu guztien menpetik.
19 Zuek, aldiz, gutxietsi egin duzue orain zeuen Jainkoa, berak gaitz eta atsekabe orotatik salbatu zaituzten arren. Honela diozue: “Utikan! Emaguzu erregea!” Jar zaitezte, bada, Jaunaren aurrean leinuka eta senitarteka».
20 Hurbilarazi zituen, orduan, Samuelek israeldar leinu guztiak eta, zotz eginik, Benjaminen leinuari atera zitzaion.
21 Hurbilarazi zuen Benjaminen leinua senitarteka eta, zotz eginik, Matriren senitarteari atera zitzaion, eta, hauen artean, Kixen seme Sauli. Hasi ziren Saulen bila, baina ez zuten aurkitzen.
22 Honela galdetu zioten berriro Jaunari:—Etorri al da gizon hori?Jaunak erantzun zien:—Tresneria artean dago gordea.
23 Joan ziren lasterka eta atera egin zuten handik. Jendearen artean zutiarazi eta denetan garaiena zen Saul, sorbaldaraino heltzen zitzaion beste jende guztia.
24 Samuel, orduan, honela mintzatu zitzaion herri osoari:—Ikusten al duzue nor aukeratu duen Jaunak? Herri osoan ez da hau bezalakorik.Herri osoak, aho batez, oihukatu zuen:—Gora erregea!