15 Izua nagusitu zen kanpalekuan eta zelaian, jende guztiarengan. Gudari-tokikoak eta erasotzaileak ere ikaratu egin ziren. Lurralde osoa dardaratu zen; beldur ikaragarria sartu zitzaien.
16 Benjamingo Gibean zeuden Saulen zelatariak, eta jendea harat-honat sakabanatzen ari zela ikusi zuten.
17 Orduan, Saulek esan zien berekin zituenei:—Begiratu eta ikusi nor joan den gure artetik.Begiratu zuten, bada, eta Jonatan eta ezkutaria falta ziren.
18 Saulek diotso Ahias apaizari:—Ekarri Jainkoaren kutxa!Berekin zuten, izan ere, israeldarrek egun hartan Jainkoaren kutxa.
19 Saul apaizarekin hizketan ari zen bitarte hartan, ordea, gero eta handiagoa bihurtu zen zalaparta filistearren kanpalekuan. Saulek esan zion apaizari:—Uztazu!
20 Bildu ziren Saul eta berarekin ziren gizonak, eta guda-zelairaino heldu ziren. Etsaiak elkar joka ari ziren ezpataz. Hura zen nahasmendua!
21 Lehendik filistearren zerbitzura egon eta berauen zelaira igotako hebrearrak israeldarrengana igaro ziren, Saul eta Jonatanen aldera.