46 Saul, berriz, filistearrei eraso gabe itzuli zen, eta filistearrek beren lurralderantz jo zuten.
47 Saul, Israelgo erregetza harturik, inguruetako etsai ororen kontra borrokatu zen: moabdar, amondar eta edomdarren kontra, Tzobako erregeen eta filistearren kontra. Nora jo, han nagusitzen zen.
48 Adoretsu jokatuz, menderatu zituen amalektarrak ere, Israel bere zapaltzaileengandik askatuz.
49 Hiru seme izan zituen Saulek: Jonatan, Ixbi eta Malki-Xua; baita bi alaba ere: Merab zaharrena eta Mikal gazteena.
50 Saulen emaztea Ahinoam zen, Ahimaatzen alaba. Gudarostearen buruzagia Abner, Saulen osaba Ner-en semea;
51 izan ere, Saulen aita Kix eta Abnerren aita Ner, biak Abielen seme ziren.
52 Saulen erregealdi osoan zehar izan ziren borroka gogorrak filistearren aurka. Saulek, gizon bulartsurik eta gudurako egokirik ikusten zuenean, berekin eraman ohi zuen.