6 Jonatanek diotso bere ezkutariari:—Zatoz, goazen jentil arrotz horien gudari-tokiraino. Behar bada, lagunduko digu Jaunak, ez baitu eragozpenik jende askorekin nahiz gutxirekin garaipena emateko.
7 Ezkutariak erantzun zion:—Egizu nahi duzuna. Aurrera! Zeurekin nauzu, nahi duzunerako.
8 Jonatanek gehitu zuen:—Goazen, bada, jentil arrotz horiengana. Ikus gaitzatela.
9 Eta «Geldi, gu zuengana joan arte!» esaten badigute, geure tokian geldituko gara, beraiengana igo gabe.
10 Aldiz, «Igo guregana!» esaten badigute, igo eginen gara, Jaunak eskura emango baitizkigu. Horixe izanen dugu seinale.
11 Agertu ziren, bada, biak filistearren gudari-toki aurrean, eta filistearrek honela zioten: «Hara, ateratzen ari dituk hebrearrak gorderik zeuden zuloetatik».
12 Gero, honela mintzatu zitzaizkien gudari-tokiko gizonak Jonatani eta ezkutariari:—Igo guregana; gauzatxo bat erakutsiko dizuegu.Jonatanek esan zion ezkutariari:—Igo nire atzetik. Israelen esku utzi ditu horiek Jaunak.