26 Samuelek, ordea, Sauli:—Ez naiz joango zurekin, Jaunaren esana baztertu duzulako. Orain, Jaunak zu baztertzen zaitu; ez zara gehiago Israelen errege izango.
27 Itzuli zen Samuel alde egiteko asmoz; baina Saulek soingainekoaren ertzetik heldu eta puska bat kendu zion.
28 Samuelek esan zion:—Horrelaxe kendu dizu gaur Jaunak Israelen errege izatea, zu baino hobea izanen den beste bati emateko.
29 Ez du gezurrik esaten Israelen ospea denak, eta ez da damutuko, bera ez baita gizakumea, damutzen ibiltzeko.
30 Saulek, berriro:—Bekatu egin dut, bai. Baina, otoi, ohora nazazu buruzagien eta Israel herriaren aurrean. Zatoz nirekin; Jauna, zure Jainkoa, gurtu behar dut.
31 Joan zen, bada, Samuel Saulen ondoren eta honek gurtu egin zuen Jauna.
32 Samuelek agindu zuen:—Ekar iezadazue Agag, amalektarren erregea!Aurkeztu zioten Agag. Dar-dar zetorren hau, bere baitan «Hemen dut heriotzaren garratza» esanez.