31 Joan zen, bada, Samuel Saulen ondoren eta honek gurtu egin zuen Jauna.
32 Samuelek agindu zuen:—Ekar iezadazue Agag, amalektarren erregea!Aurkeztu zioten Agag. Dar-dar zetorren hau, bere baitan «Hemen dut heriotzaren garratza» esanez.
33 Samuelek esan zion:—Zure ezpatak emakume asko semerik gabe utzi zuenez, orain, emakume horiek bezala, zure ama geldituko da semerik gabe.Eta zatikatu egin zuen Samuelek Agag Gilgalen, santutegiaren aitzinean.
34 Gero, Samuel Ramara joan zen. Saul, berriz, bere etxera, Gibeara, igo zen.
35 Aurrerantzean, Samuelek, bizitza osoan, Saul ez zuen inoiz ere ikusi. Baina negar egin zuen Saulengatik, Jaunak damu izan baitzuen Saul Israelen errege egin izana.