5 Saul, amalektarren hiriburura hurbildurik, zelatan jarri zen erreka aldean.
6 Saulek esan zien kendarrei: «Zoazte, alde egizue amalektarrengandik, haiekin batean honda ez zaitzatedan. Zuek ongi hartu zenituzten israeldarrak, Egiptotik zetozenean».
7 Alde egin zuten, beraz, kendarrek amalektarrengandik. Orduan, Saulek eraso egin zien amalektarrei Habilatik Xur-eraino, Egiptoko mugetaraino.
8 Bizirik atxilotu zuen Agag, amalektarren erregea; herritar guztiak, aldiz, birrindu egin zituen, ezpataz hilez.
9 Agagi eta behi nahiz artalderik hoberenei eta, orobat, abere gizendu, bildots eta baliozko gauza guztiei, ordea, barkatu egin zieten Saulek eta beronen gizataldeak; ez zituzten suntsitu nahi izan. Baliogabeko eta hutsal zirenak, berriz, suntsitu egin zituzten.
10 Orduan, Jauna honela mintzatu zitzaion Samueli:
11 «Damutu zait Saul errege egina, aldendu egin baita niregandik eta ez ditu bete nire esanak».Goibeldu egin zen Samuel eta gau osoz Jaunari oihuka ari izan zitzaion.