7 Alde egin zuten, beraz, kendarrek amalektarrengandik. Orduan, Saulek eraso egin zien amalektarrei Habilatik Xur-eraino, Egiptoko mugetaraino.
8 Bizirik atxilotu zuen Agag, amalektarren erregea; herritar guztiak, aldiz, birrindu egin zituen, ezpataz hilez.
9 Agagi eta behi nahiz artalderik hoberenei eta, orobat, abere gizendu, bildots eta baliozko gauza guztiei, ordea, barkatu egin zieten Saulek eta beronen gizataldeak; ez zituzten suntsitu nahi izan. Baliogabeko eta hutsal zirenak, berriz, suntsitu egin zituzten.
10 Orduan, Jauna honela mintzatu zitzaion Samueli:
11 «Damutu zait Saul errege egina, aldendu egin baita niregandik eta ez ditu bete nire esanak».Goibeldu egin zen Samuel eta gau osoz Jaunari oihuka ari izan zitzaion.
12 Biharamunean, goizean goiz jaiki zen Samuel, Saulengana joateko. Baina Saul Karmel hirira joan zela jakinarazi zioten, han beretzat oroitarria eraiki zuela eta, aurrerantz jarraituz, Gilgalera jaitsi zela.
13 Samuel Saulengana heldu zenean, esan zion honek:—Bedeinka zaitzala Jaunak. Bete dut Jaunaren esana.