10 Jesek bere semeetarik zazpi eraman zituen Samuelen aurrera, baina Samuelek esan zion Jeseri:—Hauetako inor ez du aukeratu Jaunak.
11 Gero, galdetu zuen:—Hemen al dituzu zeure seme guztiak?Jesek erantzun:—Txikiena gelditzen da. Artzain dabil.Eta Samuelek Jeseri:—Agindu ekar dezaten; ez gara mahaian jarriko bera etorri arte.
12 Agindu zuen, beraz, ekartzeko. Ile horia zuen, begi ederrak, itxura bikaina. Jaunak esan zion Samueli:—Jaiki eta gantzutu ezazu; horixe da.
13 Hartu zuen, bada, Samuelek oliontzia eta anaien aurrean gantzutu zuen. Jaunaren espirituak hartu zuen David egun hartaz geroztik. Bukatzean, Samuel Ramara itzuli zen.
14 Jaunaren espirituak alde egin zuen Saulengandik, eta Jaunak bidalitako espiritu gaizto batek hartu zuen.
15 Zerbitzariak honela mintzatu zitzaizkion:—Jaunak bidalitako espiritu gaiztoak hartu zaitu.
16 Agindu guri, jauna, zeure esanetara gaituzu zeure zerbitzariok; bilatuko dugu zitara jotzen dakien norbait. Horrela, Jaunak bidalitako espiritu gaiztoak eraso diezazunean, hark zitara jo eta on egingo dizu.