15 Zerbitzariak honela mintzatu zitzaizkion:—Jaunak bidalitako espiritu gaiztoak hartu zaitu.
16 Agindu guri, jauna, zeure esanetara gaituzu zeure zerbitzariok; bilatuko dugu zitara jotzen dakien norbait. Horrela, Jaunak bidalitako espiritu gaiztoak eraso diezazunean, hark zitara jo eta on egingo dizu.
17 Saulek zerbitzariei:—Bila ezazue, bada, zitara ongi jotzen dakien norbait, eta ekarri niregana.
18 Zerbitzarietarik batek esan zuen:—Ezagutzen dut bat; Belengo Jeseren semea da: zitara-jotzaile ona, azkarra eta adoretsua, gudari trebea, hizketa zuhurrekoa, gizon bikaina. Berekin du Jauna.
19 Orduan, Saulek mandatariak igorri zizkion Jeseri, esatera: «Bidal iezadazu artzain dabilen zeure seme David».
20 Jesek asto bat, ogia, ardo-zahagia eta antxume bat hartu eta bere seme Daviden eskuz bidali zizkion Sauli.
21 Etorri zen, orduan, David Saulengana eta aurkeztu zitzaion. Atsegin handiz hartu zuen Saulek, eta bere ezkutari egin.