1 Filistearrak, beren gudarostea borrokarako bildurik, Judako Sokon batzartu ziren eta Efes-Damimen ezarri zituzten guda-etxolak, Soko eta Azeka artean.
2 Saulek eta israeldarrek ere bildu eta Terebinto haranean ezarri zituzten guda-etxolak, filistearren aurrean, guda-lerroak antolatuz.
3 Filistearrak alde bateko mendian zeuden eta israeldarrak beste aldekoan, harana bitartean zutela.
4 Filistearren lerro artetik gizon adoretsu bat atera zen; Gat-ekoa zen eta Goliat zeritzan; ia hiru metroko gizona zen.
5 Brontzezko buru-babesa zeraman eta ezkatadun bularrekoa soinean; berrogeita hamar kilo baino gehiago zuen bularrekoak.