12 David, lehen ere aipatua den efratar baten semea zen, Judako Belengo Jeserena, alegia. Zortzi seme zituen honek, Saulen garaian zaharra zen eta urtetan aurreratua.
13 Hiru seme zaharrenak Saulekin joanak ziren gudura. Hona gudura joanak ziren hiru semeen izenak: Eliab zaharrena, Abinadab bigarrena eta Xama hirugarrena.
14 David gazteena zen. Hiru zaharrenak Saulekin ziren bitartean,
15 David Saulengana joaten zen eta Belenera etortzen, aitaren artaldea zaintzera.
16 Filistear hura egunero, goiz eta arratsalde, hurbiltzen zitzaien israeldarrei eta aurrean jartzen, eta horrela berrogei egunez.
17 Jesek esan zion bere seme Davidi:—Har itzazu zaku bat gari xigortu eta hamar ogi hauek, eta eraman bizkor zeure anaiei kanpalekura.
18 Hamar gazta hauek mila gizonen buruzagiari eramango dizkiozu. Galdegizu anaiak ongi diren, eta eskura ezazu haien hartu-agiria.