1 Davidek Saulekin mintzatzen bukatu zuenean, Jonatan eta David adiskide min egin ziren; Jonatanek bere burua bezain maite izan zuen David.
2 Berekin hartu zuen egun hartan Saulek David, eta ez zion bere aitaren etxera itzultzen utzi.
3 Jonatan eta Daviden artean elkartasun handia sortu zen; izan ere, bere burua bezain maite zuen Jonatanek.
4 Soinean zeraman soingainekoa erantzi eta Davidi eman zion Jonatanek, baita bere jantziak ere; ezpata, uztaia eta gerrikoa ere bai.
5 Saulek bidaltzen zuen guda-irtenaldi guztietan ongi ateratzen zen David; horregatik, Saulek gudalburu egin zuen. Jende guztiak ontzat hartu zuen hori, baita Saulen zerbitzariek ere.