7 Emakumeek, alai dantzatuz, honela kantatzen zuten, batzuek besteei erantzunez:«Saulek mila hil,Davidek hamar mila!»
8 Saulek ez zuen kopla hori pozez entzun. Biziki haserretu zen, eta honela zioen: «Hamar mila Davidi eta mila niri! Erregetza besterik ez du falta!»
9 Handik aurrera begitan hartu zuen Saulek David.
10 Biharamunean, Jainkoak bidalitako espiritu gaiztoak jo zuen Saul, eta han zebilen eroa bezala bere etxe osoan barrena; David zitara jotzen ari zitzaion, egunero bezala. Saulek, ordea, eskuan zerabilen lantza
11 jaurti zuen, David hormari josteko asmoz. Eta David birritan saihestu zen.
12 Geroztik, Daviden beldur izan zen Saul, harekin baitzen Jauna; berarengandik, berriz, aldendua zela ikusten zuen.
13 Orduan, Saulek, David bere ondotik urruntzearren, mila gizonen buruzagi egin zuen. Davidek gidatzen zuen jende hura gudurako joan-etorrietan.