19 Honela esan zioten Sauli: «Hara, David Ramako Naioten dago!»
20 Saulek mandatariak igorri zituen, David atxilot zezaten. Haiek profeta-trantzean ikusi zuten profeta-taldea, Samuel buru zela. Jainkoaren espirituak hartu eta profeta-trantzean jarri ziren Saulen mandatariak ere.
21 Hau jakinarazi ziotelarik, beste mandatari batzuk bidali zituen Saulek; baina hauek ere profeta-trantzean sartu ziren. Hirugarrenez bidali zituen Saulek mandatariak, eta hauek ere profeta-trantzean sartu ziren.
22 Saul bera abiatu zen, orduan, Ramara. Seku-n dagoen urtegi handiraino heltzean, honela galdegin zuen:—Non dira Samuel eta David?Erantzun zioten:—Han, Ramako Naioten.
23 Joan zen, bada, Saul Ramako Naiotera, eta bera ere Jaunaren espirituak hartu eta profeta-trantzean sartu zen, Ramako Naiotera heldu arte.
24 Bera ere biluztu eta beste guztiekin batera sartu zen profeta-trantzean Samuelen aitzinean. Han egon zen etzana, larrugorri, egun eta gau osoan. Hortik dator esaera: «Saul ere profeta artean?»