1 Anak otoitz hau egin zuen:«Jaunarengan daene bihotza pozten,Jaunak baitit bekokia jasotzen,nire ahoak etsaiei barre die egiten,zure laguntzak bainaubozkarioz betetzen.
2 Ez da santurik Jauna bezalakorik,ez da, izan ere, zu besterik,ez da harkaitzikgure Jainkoa adinakorik.
3 Ez ugaritu hitzaldi handizaleak,ez izan harrokeriarik zeuen ahoan;dena dakien Jainkoa baitugu Jauna,berak epaitzen ditu egintzak.
4 Hautsi da indartsuen uztaia;ahulak, berriz, indarrez jantzi dira.