15 Gantzak erre baino lehen ere, apaizaren morroia etorri eta honela mintzatu ohi zitzaion eskaintzaileari:—Emadazu haragia, apaizarentzat erre dezadan; ez du hartuko haragi errerik, gordina baizik.
16 Eskaintzaileak erantzuten zion:—Erre daitezela lehenbizi gantzak , ohi den bezala; hartu gero nahi duzun guztia.Morroiak, aldiz:—Inola ere ez! Emadazu berehala; bestela, indarrez kenduko dizut.
17 Morroiek hoben izugarria egiten zuten Jaunaren aurka, Jaunari eginiko opariak gutxiesten baitzituzten horrela.
18 Samuelek, berriz, Jaunaren zerbitzuan ziharduen, lihozko soinekoz jantzia.
19 Urte oroz egin ohi zion amak tunika koskor bat eta bertara eramaten, bere senarrarekin urteroko oparia eskaintzera igotzen zenean.
20 Elik Elkana eta beronen emaztea bedeinkatu eta esan ohi zuen: «Eman biezazu Jaunak seme-alabarik emakume honengandik, Jaunari eskainitakoaren ordez».Ondoren, beren herrira itzuli ohi ziren.
21 Jaunak onez begiratu zion Anari, eta honek sabelean sortu eta hiru seme eta bi alaba izan zituen. Bitartean, Samuel mutikoa hazten ari zen Jaunarenean.