21 Jaunak onez begiratu zion Anari, eta honek sabelean sortu eta hiru seme eta bi alaba izan zituen. Bitartean, Samuel mutikoa hazten ari zen Jaunarenean.
22 Oso zaharra zen Eli. Jakin zuen bere semeek israeldar guztiei egin ohi zietena, baita Jaunaren elkarketa-etxolaren sarreran zerbitzua egiten zuten emakumeekin etzan ohi zirela ere,
23 eta honela mintzatu zitzaien: «Zergatik ari zarete jendeak adierazi dizkidan gauza izugarri horiek egiten?
24 Ez egin horrelakorik, ene semeok! Ez da batere ona entzuten ari naizena. Jaunaren herria okerbideratzen ari zarete!
25 Gizon batek beste gizon bat iraintzen badu, Jainkoa izan dezake bitarteko; bekatua Jaunaren aurka egiten badu, ordea, nor izan dezake aldeko?»Hala ere, semeek ez zuten aitaren esana aditu. Izan ere, erabakia zuen Jainkoak haiek hilaraztea.
26 Samuel mutikoa, berriz, hazten ari zen, eta Jainkoak eta gizakiek gero eta gogokoago zuten.
27 Behin batean, Jainkoaren gizon bat etorri zitzaion Eliri eta honela mintzatu: «Hau dio Jaunak: Garbi aski agertu nintzaion zure arbasoen senitarteari, Egipton faraoiaren esklabo zirelarik.