5 Lehen ase zirenek,orain ogi orde egin behar lan;gosetuek, aldiz,atseden har dezakete.Agor zena, haur askoz erdi da;askoren ama, berriz, agortu.
6 Jaunak ditu heriotzaeta bizia ematen,berak du Herio Leizera jaitsarazten,berak handik igoarazten.
7 Jaunak du behartsunahiz aberats egiten,beheratzen eta goratzen;
8 berak du jende xeheahauts artetik jasotzen,behartsua satsetik ateratzen,handikiekin eser dadineta aulki ospetsuan jarri.Jaunarenak dira lurraren zutoinak,mundua haien gainean du kokatua .
9 Bere zintzoen urratsakditu zaintzen,baina gaiztoak ilunpetandira galtzen,ez baitu inorkJauna bere indarraz garaitzen.
10 Xehatuko ditu Jaunak bere etsaiak,hauen gainera bidaliko dituzerutik trumoiak.Jaunak du epaituko lur osoa,bere erregeari emango dio agintea,jasoko dubere gantzutuaren kopeta ».
11 Ondoren, Elkana Ramara itzuli zen, bere etxera. Samuel haurra, berriz, Jaunaren zerbitzari gelditu zen, Eli apaizaren ardurapean.