8 berak du jende xeheahauts artetik jasotzen,behartsua satsetik ateratzen,handikiekin eser dadineta aulki ospetsuan jarri.Jaunarenak dira lurraren zutoinak,mundua haien gainean du kokatua .
9 Bere zintzoen urratsakditu zaintzen,baina gaiztoak ilunpetandira galtzen,ez baitu inorkJauna bere indarraz garaitzen.
10 Xehatuko ditu Jaunak bere etsaiak,hauen gainera bidaliko dituzerutik trumoiak.Jaunak du epaituko lur osoa,bere erregeari emango dio agintea,jasoko dubere gantzutuaren kopeta ».
11 Ondoren, Elkana Ramara itzuli zen, bere etxera. Samuel haurra, berriz, Jaunaren zerbitzari gelditu zen, Eli apaizaren ardurapean.
12 Eliren semeek, maltzur-gaizto haiek, ez zuten Jauna aintzakotzat hartzen,
13 ezta herriaren zerbitzurako zuten apaiz-eginkizuna ere. Norbait oparia eskaintzen ari zelarik, haragia egosten zen bitartean, apaizaren morroia, hiruhortzeko sardexka eskuan zuela etorri,
14 sardexka pertzean nahiz lapikoan, maskeluan nahiz eltzean sartu eta hark sardexkaz ateratako guztia beretzat hartu ohi zuen apaizak. Halaxe egin ohi zieten Xilora etortzen ziren israeldar guztiei.