13 zigor nazala Jaunak gogor. Gure aitak zu hondatzeko asmotan irauten badu, berriz, adieraziko dizut eta ihes egiten utziko, bakean joan zaitezen. Izan bedi Jauna zurekin, gure aitarekin izan zen bezala.
14 Egun hartan, bizi baldin banaiz, har nazazu onez, Jaunak nahi bezala. Hila baldin banaiz, berriz,
15 ez ukatu inoiz zeure onginahia nire senitarteari, Jaunak Daviden etsai guztiak banan-banan lurretik suntsiaraziko dituenean».
16 Honela, Jonatanek ituna egin zuen Daviden etxearekin, esanez: «Eska biezazkio Jaunak kontuak Davidi; hobeki esan, beronen etsaiei».
17 Jonatanek zin egin zion berriro Davidi, elkarri zioten maitasunagatik, bere burua bezain maite baitzuen.
18 Jonatanek esan zion gero Davidi: «Bihar ilberri-jaia da eta han ez zaudela nabarituko dute, zure jarlekua hutsik egonen baita.
19 Etzi, jaitsi zaitez eta gorde, lehengo hartan ezkutatu zinen toki berean. Egon jarririk Etzel harriaren ondoan.