28 Jonatanek erantzun zion:—Belenera joateko baimena eskatu zidan arren eta arren.
29 Honela esan zidan: «Uztazu joaten, otoi; senitartekoon oparia eskaini behar baitugu herrian, eta anaiak joateko agindu dit. Orain, beraz, begiko baldin banauzu, uztazu, arren, anaia ikustera joaten». Horregatik, ez da etorri erregearen mahaira.
30 Haserretu zitzaion Saul Jonatani, eta esan zion:—Sasikumea halakoa! Banekian, bai, Jeseren seme hori maite huela, heure buruarentzat eta heure amarentzat lotsagarri haizen horrek!
31 Jeseren seme hori lurrean bizi dadin arte, ez haiz seguru izango, ez hi, ez hire erregetza. Bilarazi eta ekardak oraintxe bertan, hil beharra dik eta!
32 Jonatanek ihardetsi zion bere aita Sauli:—Zergatik du hil beharra? Zer egin du, bada?
33 Saulek lantza hartu zuen, semea jotzeko asmoz. Jonatanek ikusi zuen, beraz, erabakia zuela aitak David hiltzea,
34 eta haserre bizitan jaiki zen mahaitik, eta ez zuen deus ere jan ilberri-jaietako bigarren egun hartan. Oso atsekabetua zegoen, aitak David iraindu zuelako.