37 Jonatanek, botatako geziraino mutikoa heltzen ari zenean, oihu egin zion atzetik, esanez:—Hi baino harantzago zegok gezia!
38 Berriz ere oihu egin zion Jonatanek atzetik mutikoari:—Bizkor! Habil agudo! Ez hadi geldi!Hartu zuen Jonatanen morroiak gezia eta bere nagusiagana itzuli zen.
39 Morroiak ez zekien zer gertatzen zen; Jonatanek eta Davidek bakarrik zekiten.
40 Jonatanek eman zizkion mutikoari bere iskiluak eta esan zion:—Hoa, eraman hirira.
41 Mutikoa joatean, atera zen David hegoaldetik eta lurreraino makurtu zen, hiru bider ahuspeztuz. Besarkatu zuten elkar, eta negar egin zuten elkarrekin.
42 Jonatanek esan zion Davidi: «Zoaz bakean. Jaunaren izenean egin diogu zin elkarri. Izan bedi Jauna betierean gu bion artean, eta gu bion ondorengoen artean».