16 Erregeak esan zion:—Zureak egin du, Ahimelek! Zureak eta zure aitaren senitarte osoarenak!
17 Orduan, erregeak agindu zien bere inguruan zutik zituen zaintzaileei:—Ea! Hil itzazue Jaunaren apaizok! Hauek ere lagundu egin baitiote Davidi: ihesi zihoala jakin eta ez zidaten aditzera eman.Erregearen zerbitzariek, ordea, ez zieten eskurik erantsi nahi izan Jaunaren apaizei, ez zituzten hil nahi izan.
18 Orduan, erregeak Doegi:—Ea! Hil itzak hik apaizak!Doeg edomdarrak jo eta hil egin zituen apaizak; lihozko efod-jantzia soinean zeramaten laurogeita bost gizaseme hil zituen egun hartan.
19 Gero, Nob apaiz-hirian, ezpataz hil zituen Saulek bertako gizaseme eta emakumeak, neska-mutiko eta bularreko haurrak, idi, asto eta ardiak.
20 Ahimeleken seme eta Ahituben biloba bat bakarrik salbatu zen, Abiatar zeritzana, Davidengana ihes eginez.
21 Abiatarrek aditzera eman zion Davidi, Saulek Jaunaren apaizak hilarazi zituela.
22 Davidek, orduan, Abiatarri: «Banekien, bai, egun hartan han gertatu zen Doeg edomdarra ez zela geldituko Sauli berri eman gabe. Neu nauzu aitaren senitarteko guztien heriotzaren errudun.