1 Behin batean, albiste hau eman zioten Davidi: «Filistearrak Keila hiriari erasoka ari dira eta larrainetako garia lapurtzen».
2 Davidek, orduan, kontsulta egin zion Jaunari:—Joango al naiz filistearrak menderatzera?Jaunak erantzun zion Davidi:—Zoaz, menderatuko baitituzu filistearrak eta askatuko Keila.
3 Davidekin zeuden gizonek, ordea, esaten zioten:—Hemen Judan beldurrez bagaude, zer izango ote da Keilara filistear taldeen kontra borrokara joaten bagara?
4 Davidek berriro egin zion kontsulta Jaunari. Jaunak erantzun:—Ea, jaitsi zaitez Keilara, zure esku utziko ditut-eta filistearrak.
5 Abiatu zen, bada, David bere gizonekin Keilarantz eta oldartu zitzaien filistearrei. Haien abere-taldeak hartu eta izugarrizko sarraskia egin zien. Horrela salbatu zituen Davidek Keilako bizilagunak.
6 Ahimeleken seme Abiatarrek, Davidengana ihes egin eta, gero, Davidekin Keilara jaitsi zenean, berekin zeraman efod apaiz-jantzia.