19 Zifeko batzuek Gibeara igo eta esan zioten Sauli:—Ez al dakizu David gure artean gordetzen dela, Horexeko haitzarteetan, basamortuaren hegoalderantz dagoen Hakila mendixkan?
20 Orain, bada, errege jauna, halako gogoa baldin baduzu, jaitsi zaitez, geuk emanen dizugu gizon hori eskuetara.
21 Saulek erantzun:—Bedeinka zaitzatela Jaunak, nitaz errukitu zaretelako.
22 Zoazte, otoi; iker ezazue ongi, jakizue eta ikusi non dabilen, jakin nork ikusi duen. Oso azeria omen da.
23 Aztertu eta jakin zein ingurutan dagoen gordea eta itzuli niregana, non dabilen ziur jakinez. Gero, zuekin joango naiz. Inguru horietan baldin bada, Judako senitarte guztietan ibiliko naiz berorren bila.
24 Gizon haiek Ziferantz abiatu ziren, Saulen aurretik. David, berriz, bere gizonekin Maon eremuan zebilen, lautadan, basamortuaren hegoaldera.
25 Saul bere gizonekin Daviden bila hasi zen. Horren berri izatean, David haitzartera jaitsi eta Maon eremuan gelditu zen. Saul ere, hori jakitean, Maon eremuan barrena abiatu zen, Daviden ondoren.