25 Saul bere gizonekin Daviden bila hasi zen. Horren berri izatean, David haitzartera jaitsi eta Maon eremuan gelditu zen. Saul ere, hori jakitean, Maon eremuan barrena abiatu zen, Daviden ondoren.
26 Saul mendi-malda batetik zihoan; David, berriz, bere gizonekin beste maldatik. David lasterka zihoan, Saulengandik ihesi. Saul bere gizonekin David eta beronen gizonak inguratzen ari zen, harrapatzeko.
27 Orduan, mandatari bat etorri zitzaion Sauli, esanez: «Zatoz bizkor, filistearrak sartu zaizkigu geure lurraldean».
28 Hala, Daviden ondoren ibiltzeari utzi eta filistearrei aurre egitera itzuli zen Saul. Horregatik deritza toki hari Sela-Hamahlekot, hau da, «Bereizte-harkaitza».