1 Egun haietan, filistearrak beren gudari-taldeak bildu eta Israelen aurka borrokatzeko prestatu ziren. Akixek esan zion Davidi:—Badakizue zuk eta zure gizonek nirekin etorri behar duzuela gudura.
2 Davidek erantzun zion:—Eta ikusiko duzu zer egingo duen zure morroi honek.Akixek Davidi:—Ongi! Neure zaintzaile egiten zaitut betiko.
3 Hila zen Samuel; eginak zizkion Israel osoak hiletak eta ehortzia zuten bere hiri Raman. Saulek, bestalde, uxatuak zituen nekromanteak eta igarleak.
4 Filistearrek bildu eta Xunemen ezarri zituzten guda-etxolak. Saulek ere bildu zuen Israel osoa eta Gilboan ezarri zituen guda-etxolak.
5 Saul, filistearren kanpalekua ikustean, beldurtu egin zen eta bihotza dardaratu zitzaion.
6 Kontsulta egin zion Saulek Jaunari; honek, ordea, ez zion erantzun, ez ametsetan, ez Urimen bidez, ezta profeten bidez ere.
7 Orduan, esan zien Saulek bere laguntzaileei:—Bilatu nekromante-ahalmena dukeen emakumeren bat, berarengana joan eta kontsulta egiteko.Laguntzaileek erantzun zioten:—Bada Endor-en nekromante-ahalmena duen emakume bat.