12 Emakumeak, Samuel ikusi zuelarik, garrasi handia egin eta esan zion Sauli:—Zergatik engainatu nauzu? Saul zara zu!
13 Erregeak erantzun zion:—Ez izan beldur. Zer ikusten duzu?Emakumeak Sauli:—Espiritu bat dakusat lurpetik igotzen.
14 Eta Saulek:—Nolakoa da?Emakumeak erantzun:—Gizon zaharra, soingainekoz jantzia.Antzeman zion Saulek Samuel zela, eta lurreraino makurtuz ahuspeztu egin zitzaion.
15 Samuelek esan zion Sauli:—Zergatik asaldatu nauzu igoaraziz?Saulek erantzun:—Oso larri nago. Filistearrak borrokan ari zaizkit, eta Jainkoa urrundu egin zait; ez dit erantzun nahi, ez profeten bidez, ez ametsen bidez. Zer egin behar dudan erakuts diezadazun egin dizut dei.
16 Samuelek erantzun zion:—Jauna urrundu baldin bazaizu eta kontra jarri, zertarako egin niri kontsulta?
17 Nire bitartez esan zuena bete du Jaunak: zure eskuetatik erregetza kendu eta beste bati eman dio, Davidi.
18 Ez zenuen bete Jaunaren esana, ez zenion erakutsi Amaleki Jaunaren haserre gorria. Horregatik egin du orain hau Jaunak.