13 Erregeak erantzun zion:—Ez izan beldur. Zer ikusten duzu?Emakumeak Sauli:—Espiritu bat dakusat lurpetik igotzen.
14 Eta Saulek:—Nolakoa da?Emakumeak erantzun:—Gizon zaharra, soingainekoz jantzia.Antzeman zion Saulek Samuel zela, eta lurreraino makurtuz ahuspeztu egin zitzaion.
15 Samuelek esan zion Sauli:—Zergatik asaldatu nauzu igoaraziz?Saulek erantzun:—Oso larri nago. Filistearrak borrokan ari zaizkit, eta Jainkoa urrundu egin zait; ez dit erantzun nahi, ez profeten bidez, ez ametsen bidez. Zer egin behar dudan erakuts diezadazun egin dizut dei.
16 Samuelek erantzun zion:—Jauna urrundu baldin bazaizu eta kontra jarri, zertarako egin niri kontsulta?
17 Nire bitartez esan zuena bete du Jaunak: zure eskuetatik erregetza kendu eta beste bati eman dio, Davidi.
18 Ez zenuen bete Jaunaren esana, ez zenion erakutsi Amaleki Jaunaren haserre gorria. Horregatik egin du orain hau Jaunak.
19 Israel ere filistearren eskuetara emango du Jaunak zurekin batera. Bihar zure semea eta biok nirekin izanen zarete, eta Israelen gudarostea ere filistearren eskuetara emango du Jaunak.