18 Ez zenuen bete Jaunaren esana, ez zenion erakutsi Amaleki Jaunaren haserre gorria. Horregatik egin du orain hau Jaunak.
19 Israel ere filistearren eskuetara emango du Jaunak zurekin batera. Bihar zure semea eta biok nirekin izanen zarete, eta Israelen gudarostea ere filistearren eskuetara emango du Jaunak.
20 Bat-batean, Saul luze erori zen lurrera, Samuelen hitzek izuturik. Indarrik gabe zegoen, ez baitzuen deus ere jan egun osoan eta gau osoan.
21 Hurbildu zitzaion Sauli emakumea eta, hain larritua ikusirik, esan zion:—Nik, zure mirabe honek, entzun dut zure hitza eta arriskuan jarri dut neure bizia, zure esana betetzearren.
22 Orain, otoi, entzun zuk ere mirabe honen hitza. Ogi-puska bat ekarriko dizut; jan ezazu, indarrak hartzeko eta bideari ekin ahal izateko.
23 Saulek ezetz zioen:—Ez dut jango!Zerbitzariak eta emakumea, ordea, esan eta esan ari zitzaizkionez, makurtu egin zen haien esanetara. Lurretik jaiki eta etzaulkian jarri zen.
24 Bazuen emakumeak etxean zekor gizendua; hil zuen berehala; ogi-irina hartu eta egin zuen orea eta erre zituen opil batzuk.