7 Orduan, esan zien Saulek bere laguntzaileei:—Bilatu nekromante-ahalmena dukeen emakumeren bat, berarengana joan eta kontsulta egiteko.Laguntzaileek erantzun zioten:—Bada Endor-en nekromante-ahalmena duen emakume bat.
8 Aldatu zuen Saulek bere itxura beste soineko batzuk jantziz eta bi gizonekin joan zen. Gauez emakumeagana heldu eta esan zion Saulek:—Igar iezadazu etorkizuna, hilei dei eginez. Agerrarazi esango dizudan hildakoa.
9 Emakumeak erantzun zion:—Badakizu zer egin zuen Saulek: desagerrarazi egin zituen igarleak eta nekromanteak. Ni hil nahian al zabiltza?
10 Zin egin zuen Saulek Jainkoarengatik, esanez:—Jauna badela bezain egia da ez zaizula inolako gaitzik etorriko hori egiteagatik.
11 Emakumeak, orduan:—Nor nahi duzu agerraraztea?Saulek erantzun:—Agerrarazi Samuel.
12 Emakumeak, Samuel ikusi zuelarik, garrasi handia egin eta esan zion Sauli:—Zergatik engainatu nauzu? Saul zara zu!
13 Erregeak erantzun zion:—Ez izan beldur. Zer ikusten duzu?Emakumeak Sauli:—Espiritu bat dakusat lurpetik igotzen.