5 Ez al da David hau, «Saulek mila hil, Davidek hamar mila» denek batera kantatzen zioten huraxe bera?
6 Dei egin zion, beraz, Akixek Davidi eta esan zion:—Zuzena zara, ala Jauna! Begiko dut zu nirekin izatea gudarostearen joan-etorri guztietan. Ez dut zuregan deus txarrik ikusi, niregana etorri zinenez geroztik. Buruzagiek, ordea, ez zaituzte begiko.
7 Itzul zaitez, beraz, eta zoaz bakean. Horrela, ez dira suminduko filistearren buruzagiak.
8 Davidek, orduan, Akixi:—Zer egin dut, baina? Ikusi al duzu zeure zerbitzari honengan deus txarrik zuregana heldu nintzenez geroztik? Zergatik ezin naiz, bada, joan ene errege jaunaren etsaiak borrokatzera?
9 Akixek erantzun zion:—Badakit. Jainkoaren bidalia bezain gogoko zaitut. Baina filistearren buruzagiek zuri gurekin gudura etortzen ez uzteko esan didate.
10 Beraz, jaiki zaitezte goizean goiz zu eta zurekin etorriak diren zure jaunaren mutilak, eta zoazte eguna argitu orduko.
11 Jaiki ziren, bada, goizean goiz David eta bere gizonak eguna argitzean, eta filistearren lurraldera itzuli ziren. Filistearrak, aldiz, Izreelerantz igo ziren.