4 Saulek esan zion bere ezkutariari: «Atera ezpata eta sar iezadak alderik alde, jentil arrotz horiek jo ez nazaten eta iseka egin ez diezadaten».Ezkutariak, ordea, ez zuen halakorik egin nahi izan, erabat izutua baitzegoen. Orduan, hartu zuen Saulek ezpata eta gainera bota zuen bere burua.