1 Eta Samuelen hitza Israel osora heldu ohi zen.Behin batean, israeldarrek filistearrak borrokatzera joan eta Eben-Ezer deritzan tokian kokatu zituzten guda-etxolak. Filistearrek Afeken kokatu zituzten berenak,
2 eta Israeli erasotzeko prestatu ziren. Handia izan zen gudua, eta israeldarrek ihes egin behar izan zuten filistearren aurrean. Gudukatze hartan lau mila gizon inguru erori zen zelaietan barrena.
3 Gudariak etxoletara itzultzean, honela zioten israeldarren buruzagiek: «Zergatik jo ote gaitu gaur Jaunak filistearren eskuz? Ekar dezagun Xilotik Jaunaren itun-kutxa; ea horrela, gure artean izanik, geure etsaiengandik salbatzen gaituen».
4 Igorri zituzten, bada, gizon batzuk Xilora eta ekarri zuten handik izaki hegaldunen gainean eseria dagoen Jaun ahalguztidunaren itun-kutxa. Jainkoaren itun-kutxari lagun eginez, Hofni eta Pinhas, Eliren bi semeak, etorri ziren.