1 Filistearrek Jainkoaren kutxa hartu eta Eben-Ezertik Axdodera eraman zuten.
2 Dagon sasijainkoaren jauretxera sartu eta haren irudi ondoan ezarri zuten.
3 Biharamun goizean Axdodeko biztanleak jaiki zirenean, Dagonen irudia ahuspez eroria zetzan Jaunaren kutxa aurrean. Jaso zuten Dagon eta bere tokian ipini.
4 Hurrengo goizean, jaikitzean, Dagon aurpegiz aurrera lurrean eroria aurkitu zuten berriro, Jaunaren kutxaren aitzinean. Dagonen burua eta bi besoak hautsiak zeuden atarian; soin-enborra baino ez zuen osorik Dagonek.
5 Horregatik, Axdodekoek ez dute gaurdaino oinik jartzen Dagonen jauretxeko atarian, ez Dagonen apaizek, ezta han sartzen direnek ere.