1 Zazpi hilabete egin zuen Jaunaren kutxak filistearren lurraldean.
2 Filistearrek beren apaiz eta aztiei dei egin eta galdetu zieten:—Zer egin behar genioke Jainkoaren kutxari? Esaguzue nola itzuli bere tokira.
3 Haiek erantzun zuten:—Israelen Jainkoaren kutxa itzuli nahi baduzue, ez bidali hutsik; emaiozue zerbait ordain-oparitzat eta sendatuko zarete. Eta jakinen duzue zergatik ez zuen Jainkoak bere eskua kentzen zuen gainetik.
4 Jendeak galdegin zuen:—Eta zein ordain-opari eskaini behar genioke?Apaizek eta aztiek erantzun:—Filistearren buruzagiak bost direnez, egin itzazue urrezko bost erlakizten eta urrezko bost arratoi, izurrite berbera jasan behar izan baituzue zuek guztiok eta zuen buruzagiek.