17 Samuelek Saul ikusi orduko, esan zion Jaunak: «Hona hemen aipatu nizun gizona. Hau izanen da nire herriaren agintaria».
18 Hurbildu zitzaion Saul Samueli hiriko atera, eta esan zion:—Otoi, esadazu non den ikuslearen etxea.
19 Samuelek erantzun zion Sauli:—Neu nauzu ikuslea. Igo nire aurretik muinora eta nirekin jango duzue gaur. Bihar goizean utziko dizut joaten, jakin nahi duzun guztia esan ondoren.
20 Ez kezkatu herenegun galdutako astoez, aurkitu baitituzte. Hara, noren irrikaz dago Israel osoa? Zure eta zure aitaren etxe osoaren irrikaz.
21 Saulek ihardetsi zion:—Zer diozu? Israelgo txikiena den Benjaminen leinukoa baino ez nauzu, eta nire senitartea Benjamingo senitarteetan azkena.
22 Hartu zituen, orduan, Samuelek Saul eta honen mutila, jangelan sarrarazi eta mahaiburuan jarri zituen, bazkaldarren aurrean. Hogeita hamarren bat ziren gonbidatuak.
23 Gero, agindu zion Samuelek sukaldariari:—Ekarri bereiz ipintzeko eta gordetzeko eman nizun zatia.