19 Hauxe da lapurretan dabilenari gertatzen zaiona:lapurrari berari kentzen dio bizia.
20 Kaleetan aldarrika dabil Jakinduria,ibilbideetan oihuka;
21 toki zaratatsuetan egiten du hots,hiri-sarrerako plazan deiadar:
22 «Zuek, zentzugabeok, noiz arte maiteko duzue zentzugabekeria?Zuek, harroputzok, noiz arte jarraituko harrokerian?Zuek, burugabeok, noiz arte gorrotatuko jakinduria?
23 Onar ezazue nire zentzarazpena!Neure espiritua zabaldu nahi dut zuengana,ene mezua adierazi.
24 Deitu, eta ezezkoa erantzun duzuenez,eskua luzatu, eta inork jaramonik egin ez,
25 nire aholkuak baztertueta zentzarazpenik ez didazuenez onartu,