Esaera Zaharrak 17 EABD

1 Hobe ogi-puska gogor bat eta lasaitasuna,etxean festa eta liskarra baino.

2 Morroi trebeak gain hartuko dio duin ez den semeari:herentzian parte izango du gainerako senideekin.

3 Zilarra arragoan, urrea labean:bihotzak Jaunak ditu probatzen.

4 Maltzurra gaizki-esaleei dago adi,gezurtia mintzo gaiztokoari.

5 Behartsuari iseka egiten dionak irain egiten dio Egileari,haren zoritxarraz pozten dena ez da zigor gabe geratuko.

6 Aiton-amonen koroa ilobak dira,seme-alaben harrotasuna gurasoak.

7 Hizkera finik ez dagokio txoroari,are gutxiago gezurra jatorrari.

8 Eskupekoak mirariak egiten dizkio eman lezakeenari,zernahi lortzen baitu beraren bidez.

9 Adiskidetasuna nahi duenak iraina ahazten du,behin eta berriz gogoratzen duenak laguna ere urrunarazten.

10 Agiraka bat eraginkorrago burutsuarentzatehun zartada burugabearentzat baino.

11 Gaiztoa istilu bila beti;zentzarazle ankerra bidaliko diote kontra.

12 Kumerik gabe utzi duten hartz emearekin topo egin nahiago,zentzugabekerietan dabilen ergelarekin baino.

13 Ona txarraz ordaintzen duenakez du inoiz zorigaitza etxetik botako.

14 Urei jaregitea da liskarretan hastea;alde egin, gatazka zabaldu baino lehen.

15 Erruduna zuzenestea, errugabea gaitzestea:biak zaizkio higuingarri Jaunari.

16 Zertarako dirua zentzugabearen eskuan?Zuhurtzia erosteko? Ez du baina bururik!

17 Adiskideak beti zaitu maite,anaia larrialditarako jaioa da.

18 Burugabea galanta, eskua emanezlagun hurkoaren fidatzaile bihurtzen dena!

19 Liskarzaleak bekatua du maite,handinahikoak hondamendia bereganatzen.

20 Bihotz maltzurrekoak ez du zorionik aurkituko,mihi bihurrikoa zoritxarrean jausiko.

21 Zentzugabea munduratzen duenak izango du atsekaberik,txoroaren aitak pozbiderik ez.

22 Bihotz alaiak osasuna ekarri,bihotz tristeak hezurrak ihartu.

23 Gaiztoak eskupekoak onartzen dituzuzenbidea okertzearren.

24 Buruargiak zuhurtzia begi aurrean;burugabearen begiak auskalo non!

25 Seme zentzugabea aitarentzat mingarri,sortu zuen amarentzat samingarri.

26 Errugabeari multa jartzea ez da bidezko,handikiak jotzea zuzenbidearen aurkako.

27 Jakintsuak badaki mihiari eusten,zentzuzkoak ere bai bere buruaren jabe izaten.

28 Ergela ere, ahoa itxi eta isilik egoten bada,burutsu eta zuhurtzat hartzen dute.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31