Esaera Zaharrak 28 EABD

1 Inork pertsegitzen ez badu ere, gaiztoa ihesi;zintzoa bere buruaz lehoia bezain ziur.

2 Matxinada denean, herriak buruzagi ugari;gizon burutsu eta adituarekin ordena nagusi.

3 Behartsu izan eta, gero, jende xehea zapaltzen duenauholde suntsigarria da: zer janik ere ez du uzten!

4 Jaunaren legea baztertzen dutenek gaiztoa goraipatzen dute;legea betetzen dutenak, berriz, haren kontra jartzen.

5 Gaizkileek ez dute zuzenbidea ulertzen,Jaunaren bila dabiltzanek dena dakite.

6 Hobe behartsu eta prestu izan,jokabide okerreko aberats baino.

7 Legea betetzen duena seme zentzuduna da,jende galduarekin dabilena aitaren lotsa.

8 Bere ondasunak lukurreriaz gehitzen dituenakbehartsuez errukitzen denarentzat metatzen ditu.

9 Norbaitek ez badu legea aditu nahi,haren otoitza bera ere Jaunarentzat higuingarri.

10 Zuzenak bide txarretik eramaten dituena,berak prestatutako tranpan jausiko da;baina prestuek zoriona izango dute sari.

11 Aberatsak zuhurtzat du bere burua,baina behartsu buruargiak ongi ezagutzen du.

12 Zintzoen arrakastaz ospakizun handia,gaiztoak nagusitzean denak ezkutatu.

13 Bere hutsegiteak ezkutatzen dituenak ondoren txarra izango du,aitortu eta damutzen denak errukia lortuko.

14 Zorionekoa beti begirunez jokatzen duena;bihotz gogorrekoa zoritxarrean jausiko da.

15 Orroka ari den lehoia eta hartz gosetia bezalakoagobernari gaiztoa herri xehearentzat.

16 Printze zentzugabeak zapalkuntza areagotzen;bidegabekeriazko irabaziak gorrotatzen dituena luzaroan biziko.

17 Hilketa baten zama gainean duen gizakiahobiraino doa ihesi: ez geldiarazi!

18 Portaera prestukoa salbatu egiten da,jokabide okerrekoa bat-batean erori.

19 Bere lurra lantzen duenak ogia ugari,huskerien atzetik dabilenak miseria sarri.

20 Gizon leialak bedeinkazio ugari bereganatzen;bizkor aberastu nahi duena ez da zigor gabe gelditzen.

21 Ez da bidezko alderdikeriaz jokatzea;ogi-puska batengatik ere saltzen du gizonak bere burua.

22 Xuhurrak presa izaten du aberasteko;ez daki premia gorria datorkiola gainera.

23 Zentzarazlea estimatuagoa da azkeneanzurikeriaz ari dena baino.

24 Gurasoei lapurtu eta «Ez da bekatu» dioenakriminalen pareko bihurtzen da.

25 Gutizia handikoak liskarrak sorrarazten;konfiantza Jaunarengan duena asebetea izango.

26 Bere buruaz fidatzen dena zentzugabea da,zuhurtziaz jokatzen duena onik aterako.

27 Behartsuari ematen dionak ez du ezer faltako,ez ikusiarena egiten dionak madarikazioa ugari.

28 Gaiztoak nagusitzean jendea ezkutatu,haiek desagertzean zintzoak ugaldu.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31