Esaera Zaharrak 11 EABD

1 Gorroto ditu Jaunak engainuzko pisuak;begiko ditu, ordea, neurgailu zehatzak.

2 Harrokeria non, desohorea han;zuhurtzia apaltasunaren lagun.

3 Beren prestutasunak gidatzen ditu zuzenak,beren faltsukeriak hondatzen maltzurrak.

4 Alferrikakoak dira aberastasunak epaiketa-egunean;zuzentasunak, ordea, heriotzatik libratzen du.

5 Zintzoari zuzentasunak bidea prestatzen,gaiztoa bere maltzurkeriak erorarazten.

6 Zuzentasunak aske egiten ditu prestuak,gutiziak preso hartzen maltzurrak.

7 Gaiztoa hiltzen denean, kito haren itxaropena!Baita aberastasunetan zuen esperantza ere.

8 Zintzoa estuasunetik atera duteeta gaiztoa sartu da haren lekura.

9 Maltzurraren esanak galtzen du lagun hurkoa,jakintzak salbatzen zintzoa.

10 Zintzoen zorionaz hiria pozik,gaiztoen galtzeaz are pozikago.

11 Zuzenen bedeinkazioak hiria eraikitzen du,gaiztoen hizketak erabat desegiten.

12 Lagun hurkoa gutxiesten duena burugabea,burutsua dena isilik egoten da.

13 Berritsuak isilpekoak ere azaltzen ditu,pertsona fidagarriak dena gordetzen.

14 Zuzendaritza gabe, herria behera;aholkulari asko bada, orduan aurrera.

15 Ezezagunaren fidatzaileak bere buruari kalte,konpromisorik hartzen ez duenak lasaitasuna ziur.

16 Emakume atseginak ospea bereganatuko du,eta gizon ausartak aberastasuna.

17 Bihotz onekoak bere buruari egiten dio on,bihotz gogorrekoak bere buruari kalte.

18 Gaiztoak irabazi hutsalak izaten ditu,zuzentasuna ereiten duenak sari segurua.

19 Zuzentasunaren bidetik bizitzara,gaiztakeriaren atzetik heriotzara.

20 Gorroto ditu Jaunak bihotz makurrekoak;atsegin ditu, ordea, jokabide prestukoak.

21 Azken finean, zigorra izango du gaiztoak;zintzoaren ondorengoa onik aterako da.

22 Nola urrezko eraztuna txerriaren muturrean,hala da zentzugabeko emakume ederra.

23 Zintzoaren nahia bete egiten da,gaiztoaren itxaropenak huts egiten.

24 Batak beti eman, eta halere aberastu;besteak dena gorde, eta beti gabe.

25 Eskuzabalak oparotasuna izango du,edaten ematen duenak hartu ere egingo du.

26 Garia gordetzen duena jendeak madarikatu,salgai jartzen duena bedeinkatu.

27 Ongiaren bila saiatzen denak izango du onespenik,gaizkiaren bila dabilenari gaizkia etorriko zaio.

28 Bere aberastasunez fidatzen dena zimelduta eroriko da,zintzoa zuhaitz mardula bezala jorituko.

29 Bere etxeaz arduratzen ez denak putza izango du gero,zentzugabea zuhurraren esklabo izango.

30 Bizi-arbolarena bezalakoa da zintzoaren fruitua;zuhurrak jendearen onespena bereganatzen du.

31 Zintzoak lurrean izaten badu bere ordaina,are gehiago gaizto eta bekatariak!

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31