Esaera Zaharrak 2 EABD

Jakinduria, altxor preziatua

1 Seme, nire esanak onartu eta aginduak gogoan badituzu,

2 zuhurtziari kasu egineta zentzu onari jaramon egiten badiozu,

3 adimenari dei egin eta zentzu onari hots egiten badiozu,

4 dirua eta altxorrak bezala bilatzen saiatzen bazara,

5 orduan ulertuko duzu zer den Jaunarenganako begiruneaeta Jainkoa ezagutzera iritsiko zara.

6 Jauna baita zuhurtzia ematen duena,berarengandik datoz ezaguera eta zentzu ona.

7 Berak ematen die arrakasta zintzoeieta babesa jokabide zuzenekoei;

8 zuzenbideari jarraitzen diotenak babesten ditueta berarekin leial direnak zaintzen.

9 Orduan ikasiko duzu zuzen, zintzo eta prestu izaten,eta ongi jokatzen.

Jakinduriak gaitzetik gorde

10 Honela, zuhurtzia sartuko zaizu bihotzeraeta atsegina izango duzu ezaguerarekin;

11 bereizmenak zainduko zaitu eta zentzu onak babestuko;

12 jokabide txarretik aldenaraziko zaituzteeta hitz maltzurrekoengandik,

13 bide zuzena utzi eta ilunpetsuetatik doazenengandik,

14 gaizkia egiten gozatueta maltzurkeriaz pozten direnengandik,

15 jokaera okerretan eta bide-galdurik dabiltzanengandik.

16 Horrela, emakume lotsagabeeta lausengariagandik aldenduko zara,

17 bere gaztaroko laguna utzieta Jainkoaren ituna ahaztu duenarengandik.

18 Halakoaren etxera joatea heriotzarantz joatea da,beraren bideak ilunpeetara eramaten zaitu.

19 Han sartzen direnek ez dute itzulerarik,ez dituzte hartzen bizirako bideak.

20 Beraz, ibili onbidetiketa jarraitu zintzoen jokabideari.

21 Prestuak biziko baitira lurreaneta zuzenek iraungo bertan;

22 gaizkileak, berriz, jo eta garbitu egingo dituzte mundutik,eta maltzurrak desagerrarazi bertatik.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31