Esaera Zaharrak 24 EABD

19

1 Ez zaitez gaiztoen inbidiatan egon,ezta haiekin elkartzeko gogoz ere,

2 indarkeria bakarrik baitute gogoaneta kalte egiteaz baizik ez dira mintzo.

20

3 Zuhurtziaz eraikitzen da etxea, zentzuaz sendotu egiten,

4 jakintzaz janzten dira gelakmota guztietako ondasun baliotsu eta atseginez.

21

5 Hobe gizon zuhurra indartsua baino,eta gizon ikasia ahaltsua baino.

6 Estrategiaz egiten da gerra,aholku egokien poderioz lortzen garaipena.

22

7 Zuhurtzia eskuraezina da burugabearentzat,ez da gauza jendaurrean ahoa zabaltzeko.

23

8 Beti gaizkia nola egin pentsatzen ari denari,«azpisuge» deitzen diote.

9 Burugabeak bekatua bakarrik du gogoan;lotsabakoari higuin diote guztiek.

24

10 Larrialdian adorea galdu baduzu,larri zabiltza indarrez!

25

11 Salba itzazu heriotzara kondenatuak,askatu hiltzera dardaraz doazenak.

12 Zeuk zerikusirik ez zenuela esan arren,adi dago kontzientziak aztertzen dituena,badaki zuri begira dagoenak:nori bere egintzen arabera ordaintzen dio hark.

26

13 Jan eztia, ene seme, ona da eta,gozoa da abaraska ahoarentzat:

14 hala bedi maitagarri zuretzat zuhurtzia;aurkitzen baduzu, geroko etorkizuneanez du zure itxaropenak porrot egingo.

27

15 Gaizto hori, ez egin egitasmo txarrik zintzoaren etxearen aurka,ezta hondatu ere haren egoitzarik,

16 zazpi aldiz erori arren, jaikiko baita zintzoa;gaiztoa, berriz, zoritxarrean murgilduko.

28

17 Ez poztu zeure arerioaren erorketaz,ezta gozatu ere behaztopa egiten badu,

18 Jaunak, hori ikusi eta oker iritzirik,ez dezan bere haserrea harengandik desbidera.

29

19 Ez odol-berotu gaizkileengatik,ezta gaiztoen inbidiatan egon ere,

20 ez baitu etorkizun onik gaizkileak:itzali egingo zaio biziaren kriseilua.

30

21 Ene seme, errespetatu Jauna eta erregea,ez zaitez nahasleekin elkartu:

22 bat-batean irits daiteke hauen hondamendia,eta nork daki nolako zigorra eman liezaieketen!

JAKINTSUEN BESTE ZENBAIT ESAERA (24,23-34)

23 Hauek ere jakintsuen esaerak dira:Ez da bidezko epaiketan alderdikeriaz jokatzea.

24 Erruduna errugabetzat aitortzen duenajendeak madarikatu egiten du, herriak gaitzetsi;

25 erruduna salatzen duena onetsia izaten da,jendeak zoriondu egingo du.

26 Ezpainetan musu ematea bezala daerantzun egokia ematea.

27 Ziurtatu zeure ogibidea,lortu eta hasi lantzen zeure soroak,eta gero eraikiko duzu etxea.

28 Ez egin testigantzarik lagun hurkoaren aurka arrazoirik gabe,ezta gezurrez mintzatu ere.

29 Ez ezazu esan: «Neuri egin didana egingo diot.Nori bere egintzen arabera ordainduko diot».

30 Alferraren landa ondotik pasatu nintzen,burugabeko gizonaren mahasti albotik:

31 dena laharrez eta sasiz josia ikusi nuen,harresia ere behera botata.

32 Hura ikustean, gogoeta egin nuen;hari begiratu eta eskarmentu hartu nuen.

33 Aldika lozorroan, aldika erdi lo,aldika besoak uztartu eta atsedenean:

34 arlotea bezala iritsiko zaizu gabezia,eskalea bezala etorriko miseria.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31