1 Jake-ren seme Agur-en esanak.Hona gizon honen mezua, Itieli eta Ukali emana.
2 Animalia gehiago naiz gizon baino,ez dut giza adimenik;
3 ez dut zuhur izaten ikasi,eta nola izango dut Santu Santuaren ezagutzarik?
4 Nor igo da inoiz zerura eta berriro jaitsi?Nork harrapatu du haizea eskuetan?Nork eutsi dio urari gainjantziaz?Nork ezarri dizkio lurrari mugak?Nola ote du izena? Eta haren semeak?Segur aski, jakingo duzu!
5 Ongi egiaztatuak dira Jainkoaren promesak;berarengana jotzen dutenak babesten ditu.
6 Ez gehitu ezer haren hitzei,berak agiraka egin eta gezurtitzat gera ez zaitezen.
7 Bi gauza eskatu dizkizut, ene Jainko,ez iezazkidazu uka bizi naizen artean.
8 Urrundu niregandik faltsukeria eta gezurra;ez nazazu egin ez txiro, ez aberats:eman soilik bizitzeko behar dudana,
9 zeren eta, asebeterik, baliteke zu ukatueta esatea: Nor da Jauna?Edo behar gorrian aurkituz, lapurretari emaneta ene Jainko horren izena iraintzea.
10 Ez zikindu morroiaren izena ugazabaren aurrean:madarikatu egingo zaitu eta ondorioak jasan beharko.
11 Hau jendea, aita madarikatueta ama bedeinkatzen ez duena!
12 Hau jendea, bere burua garbitzat izaneta jokabide zikinak baztertu nahi ez dituena!
13 Hau jendea, burua tente eta begirada harroa dituena!
14 Hau jendea, hortzak ezpatak bezalakoaketa matrailezurrak labanak bezalakoak dituena,herriko dohakabeak irentsieta behartsuak lurretik suntsitzeko!
15 Izainak bi alaba ditu: «Eman» eta «Eman».Hiru gauza dira asegaitzak,baita laugarren bat ere «Aski!» esaten ez duena:
16 Herio Leizea, sabel agorra,urez asetzen ez den lurra,eta sua, «Aski!» sekula esaten ez duena.
17 Aitari isekaz begiratu eta amari esana egiten ez dionaribeleek begiak aterako dizkiote eta arranoek irentsiko.
18 Badira hiru gauza gainditzen nautenak,baita laugarren bat ere ulertzen ez dudana:
19 arranoaren bidea ortzian, sugearen bidea haitzean,ontziaren bidea itsaso zabaleaneta gizonaren bidea emakumearen baitan.
20 Honela jokatzen du emakume adulteriogileak:jan, ahoa garbitu eta«Ez dut ezer txarrik egin» esaten du.
21 Hiru gauza dira herrialde bat dardararazten dutenak,baita laugarren bat ere jasan ezin duena:
22 errege bilakatzen den esklaboa,jakia sobera duen txoroa,
23 ezkontzea lortzen duen emakume zarpailaeta etxekoandre bihurtzen den neskamea.
24 Badira munduan lau izaki txiki-txiki,jakintsuak baino jakintsuagoak:
25 inurriak, herri ahula izan arren,udan beren ogia ziurtatzen dutenak;
26 azkonarrak, indar gabeko herria izan arren,bizilekua harkaitzetan dutenak;
27 matxinsaltoak, erregerik izan gabe ere,denak sailkatuta txukun ibiltzen direnak;
28 sugandilak, eskuaz harrapa daitezkeen arren,errege-jauregietara sartzen direnak.
29 Hiru dira ibilera ederrekoak,baita laugarren bat ere dotore ibiltzen dena:
30 lehoia, animalien arteko ausartena,inoren aurrean atzera egiten ez duena;
31 bizkar sendoko zaldia, akerra,eta erregea gudarostearen buruan.
32 Harropuzkeriaz txoratu egin bazaraeta asmo txarrik gogoan izan baduzu,kontu egizu:
33 esnegaina irabiatuz gurina ateratzen da,sudurra jota odola, haserreari eraginez liskarra.