Esaera Zaharrak 3 EABD

1 Ene seme, ez ahaztu nire irakaspenaeta izan gogoan nire aginduak,

2 bizitza luze eta zoriontsua emango baitizute;

3 ez itzazu gal ontasuna eta leialtasuna,eramatzazu beti zeurekin, ezarri barru-barruan.

4 Onespena eta harrera ona izango dituzuJainkoaren eta gizakien aldetik.

5 Izan bihotzez Jaunarengan konfiantzaeta ez fio izan zeure adimenaz.

6 Zeure jarduera guztietan, izan Jauna gogoan,eta berak eramango zaitu bide zuzenetik.

7 Ez jo zeure burua jakintsutzat;izan, ordea, begirune Jaunari eta ihes egin gaizkiari.

8 Osasuna eta indarra izango dituzu gorputz osoan.

9 Ohore eman Jaunari zeure ondasunen bidez,baita uzta guztien hasikinez ere,

10 eta garauez beteko dira zure aletegiak,ardo berriz gainezka egingo dolareek.

11 Ene seme, ez baztertu Jaunaren heziketa,ez haserretu zentzarazten bazaitu,

12 maite duenari egiten baitio Jaunak agiraka,aitak seme kutunari bezalaxe.

Jakinduria eta zoriontasuna

13 Zorionekoa zuhurtzia lortzen duena,zentzu ona bereganatzen duena.

14 Zilarra eskuratzea baino hobe da,urrea baino errentagarriago.

15 Koralak baino bikainagoa da,gauzarik baliotsuena ere ez da beraren pareko;

16 eskuinean bizitza luzea dakar,ezkerrean aberastasuna eta ohorea.

17 Atsegingarriak dira haren bideak,zorionera eramaten dute.

18 Bizia ematen duen zuhaitza da.Zorionekoak bertatik jaten dutenak!

19 Jaunak jakinduriaz oinarritu zuen lurraeta zentzuz ezarri zerua;

20 beraren jakintzaz irteten dira lurpetik uraketa isurtzen dute hodeiek euria.

Jaunak jakintsua babestu

21 Ene seme, gorde zentzutasuna eta oharmena,ez itzazu ken zeure aurretik;

22 biziaren iturri izango dituzu, eta apaingarri, lepokoa bezala;

23 lasai jarraituko diozu bideari, behaztoparik egin gabe.

24 Izu-ikararik gabe lotaratuko zara,oheratu eta gozo-gozo hartuko zaitu loak.

25 Ez zaitu izutuko ustekabeko ikarak,ezta gaizkileengandik etor lekizukeen hondamenak ere.

26 Alboan izango baituzu Jaunaeta tranpa guztietatik zainduko zure oinak.

Lagun hurkoa maite duena Jaunak bedeinkatu

27 Ez ukatu mesederik behar duenari,zure esku baldin badago egitea.

28 Behar duena baldin badaukazu, ez esan inori:«Zoaz eta itzuli, bihar emango dizut».

29 Ez pentsatu gaizki egiterikzurekin lasai bizi den lagunari.

30 Ez inorekin auzitan hasi arrazoirik gabe,berak ez badizu inolako kalterik egin.

31 Ez zaitez indarkeria-zalearen inbidiaz bizi,ezta haren biderik hartu ere.

32 Gorroto dio Jaunak maltzurrari,baina bere konfiantza ematen zuzenari;

33 gaiztoaren etxea madarikatzen du Jaunaketa zintzoaren egoitza bedeinkatzen;

34 harroputzei iseka egiten dieeta apal direnei babesa ematen.

35 Zuhurrek ohorea berenganatuko dute;zentzugabeek, ordea, iraina.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31