27 Ekaitza bailitzan ikarak harrapatzean,haize-erauntsia bezala zoritxarra iristean,larria eta nahigabea heltzen zaizkizuenean,
28 orduan dei egingo didazue, baina ez dizuet erantzungo;bilatu, baina ez nauzue aurkituko.
29 Jakinduria gaitzetsi egin duzuenezeta Jaunari begirunerik izan ez,
30 nire aholkuak ez dituzuenez onartueta bai zentzarazpen guztiak mespretxatu,
31 zeuen jokaeraren fruituak jango dituzue,zeuen egitasmo gaiztoez asebeteko.
32 Errebeldiak heriotza ekartzen die zentzugabeei,axolagabekeriak galtzen ditu burugabeak;
33 baina nire esana entzuten duena lasai biziko da,seguru eta zoritxarraren beldurrik gabe».