1 Salomonen esaera zaharrak.Seme zuhurra aitaren pozbide,seme zentzugabea amaren atsekabe.
2 Bidegabeki pilaturiko altxorrek probetxurik ez,baina zuzentasunak heriotzatik libratzen du.
3 Jaunak ez du zintzoa goseak uzten;bai, ordea, gaiztoen irrika asegabe.
4 Esku alferrak txirotu, beso langileak aberastu.
5 Burutsuak bildu egiten du udaldian,uzta-garaian lokartzen dena gaitzesgarri da.
6 Zintzoak bedeinkazioa bereganatzen du,gaiztoaren mihiak indarkeria gordetzen.
7 Zintzoa oroitua izango da eta onetsia,gaiztoen izena bera ere usteldu egingo.