10 Azpikeriaz dabilenak atsekabea dakar,aurrez aurre zentzarazten duenak konponbidea.
11 Zintzoaren mihia bizi-iturri da,baina gaiztoarenak indarkeria gordetzen.
12 Gorrotoak haserreak sortzen ditu,maitasunak akats guztiak ezkutatzen.
13 Burutsuaren ezpainetan hitz zuhurrak;burugabearen bizkarrari, eman egurra!
14 Zuhurrak jakinduria biltzen du,mihi txorokoak berehalako hondamendia ekartzen.
15 Aberatsak bere ondasunetan du babesa,behartsuak bere gabezian hondamendia.
16 Zintzoaren lansaria bizia da,gaiztoaren irabazia porrota.